lunes, 25 de febrero de 2013

elurra teilatuan

Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan.

Riau, riau, riau
riaukataplau...

hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

Riau, riau, riau
riaukataplau...

hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

lunes, 12 de noviembre de 2012

zortzi orduko ekaitza

Zeruan hodeiak daude
itsasoan txalupak
zapatak gustiz bustiak
gorputz osoa dardaka

Neguko eguraldia dago
eta uda oraintxe hasi da
trumoiak sumatzen dira
itsasertze honetan

Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanean.

Hondarraz beteta nago
nonbait txukundu beharra
goitik behera bustia
euriaren errua da

Haizeak erakusten digu
bere indar guztia
tximistak marrazkiak dira
ekaitzen bakardadean.

Hemendik ikusten zaitut
etortzen zaren moduan
beldurra ematen didazu
ikusten zaitudanea

viernes, 19 de octubre de 2012

GAZTANBERA TARTA

GAZTANBERA TARTA

2007-02-26

gaztanbera tarta

Osagaiak:

  • 500 gr. gaztanbera
  • 60 gr. urun
  • 100 gr. azukerie
  • 100 fruitu konfitatu
  • 4 arrautza
  • Limoi azala birrinduta
  • 50 gr. mahaspasa

Zelan egin:

Gaztanbera turmisegaz desegin, eta limoi azal birrinekaz eta azukeriegaz nahastatu behar da. Arraultzen gorringoak gaztanberari gehitu, uruna, mahaspasa eta fruitu konfitatuekaz batera. Zuringo bi hartu eta harrotu gaztanbera oreari gehitzeko.
Ontzi bat hartu, gurinez busti, ogi birrinduagaz eta azukeriegaz zipriztindu eta prestatuta daukogun orea bota bertara. Laban sartu ordu erdi baten.
Labetik atara ta gero, epel dagoela ondiño, ontzitik atara eta mahairatzeko prest dago gaztanbera tarta.